XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitormen honi ez zaio bere baliorik gutxitu behar.

Aintzakotzat hartzen dela esan nahi du; eta lagundu egin behar digu, geure egiaren eta Jainkoaren egiaren aurrean jartzen.

Seguraski, bidean aurrera egiten lagunduko digun eragin baten beharra daukagu, biziaren agintzaria dela ikusten duguna, bizi bihurtzera eraman gaitzan.

Jesusen jarraipenaren arrisku pozgarria eskaintzen zaigu, horretarako barkamena onartzean lortzen dugun adiskidetzearen lehen pausoa emanez.

Oraintxedanik Jaunaren biztueraren ikuskizun pozgarriak argi egiten digu.

Bazko misterioa ospatzeko prestatze bidean goaz; badugu horretarako, Elizan dagoen eta lanean ari den Espirituaren laguntza.

Eliza bera eskaintzen zaigu Espirituaren bitartekari, bihotz-berritze eta adiskidetze prozesu honetan.

Penitentziako sakramentuak bide ematen du, ezaugarri da eta egintzara eramaten du, Espirituaren indarrez, Jainko Aitarekiko adiskidetze ekintza, Jaunaren biztueran guk ere parte izan dezagun.

Kristau bizitza guztik duen hirutasun alderdia agerian jartzen da aparteko une honetan: bere bekatuaz jabeturik dagoen gizakiak Jainkoaren dohaina onartzen duen une honetan, alegia.